XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gazte eta elduen alde, guraso eta ezitzaille kristauen alde, politika eta sindikatu-taldeetan sarturik daudenen alde: begirunez eta erabaki sendoz fedea beren giroetan aitor dezaten, eska dezaiogun Jaunari.

- Gure gizarteko baztertu eta beartsuen alde: fededunen benetako solidaritzaren bitartez, Jesus Jaunaren berri ona ar dezaten, eska dezaiogun Jaunari.

- Ospakizun onetan eskuartzen dugun guztion alde: gure fedearen muiñean geure bizitzak aldatuko dituen eta Ebanjelioaren testigu kementsu biurtuko gaituen argia aurki dezagun, eska dezaiogun Jaunari.

Aita, entzun gaur aurkezten dizugun otoitza eta onar munduaren erdian zure Semearen testigu izateko gure gogo ona.

Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Oparigaien gaiñeko otoitza

Onartu, Jauna, Elizak pozik ekarritako eskaintza:
eta zure Semearen piztueran
alako poza eman diguzunez gero,
emaiguzu fruitutzat betiko zoriona
Jesukristo.

Prefazioa

Egoki da, bai, eta zuzen
Zu, Jaun ori, beti gorestea,
baiña poz aundiagoz
Kristo, gure Pazkoa,
il eta eskaiñia izan den aldi onetan.

Onen bitartez jaiotzen dira
argiaren seme-alabak betiko bizirako,
eta zabaltzen zaizkie fededunei
zeruko erreinuko ateak;
gure eriotza Aren eriotzaz izan da salbatua,
eta Aren piztueran denon bizia piztua.

Orregatik, pazko-pozez gainezka daude
gizon-emakume guztiak mundu zabalean.